Mare podcastaren helburua ozeanoetara soinu kapsula txikien bidez hurbiltzea da. Espezie eta fenomeno bitxietara, leku magikoetara, biologoen, marinelen, artisten bizietara eta espedizioetara. Gure ozeanoekiko interesa indartzeko eta gure planetan bizitzarako duen garrantziaz kontzientziatzeko asmoz jaio da Mare. Dibulgazioa eta artea uztarten dituen podcasta.

ATALAK

Itsas Elurra

Hadal Gunea: 6.000 metroko sakoneran, hotza muturrekoa denean, erabateko iluntasuna dagoenean eta presio hidrostatiko basatia dagoenean, bizia dago eta elurra egiten du.

J. Baret

1768an Frantziako lehen espedizio zientifikoa abiatu zen, baina inork ez zuen susmatzen garai hartako balentria handienetariko baten hasiera ere izango zela.

Ozeanografia elkartea

Itsas amets baten kronika. Zientzia, jakinduria eta dibulgazioa.

Migrazio Bertikala

Egunsentiko lehen argiekin amaitzen den errekorreko bidaia gastronomikoa.

J. Turner

Ekaitz perfektua, itsasoaren kemena definitzen duen pintzelkada.

Saregileak

Kantauri itsasoa munduko beste portu batzuekin lotzen duten hariak, orratzak eta korapiloak.

A. Coenen

Fantasia eta zientzia bereizten duen lerroa ia ikusezina den arren, liburu magikoa jende guztiarez begiradak bereganatzeko gai da.

Aingira

Aldaketaz, korronteez eta erantzunik gabeko galderez betetako bizi-bidaia luzea.

J. J. Mancisidor

Alfontso XIII.aren itsas bataioan, Giraldaren helizea buia baten katearekin trabatzen da Kontxan. Itsas azpiko altxorren askapena.

Sonarra

Frekuentzia entzunezinak, itsaspeko gidak eta horiek emulatzen saiatzen diren giza asmakuntzak.

POMEZ

Espaziotik, satelite bidez, ozeanora begiratu eta gauza zoragarriak ikus daitezke, baita uharteak ere jitoan flotatzen.

Hollister

1930ean, 368 metroko sakoneran eta idi-begi batetik begiratuz, bere begiradan islatzen da Arrain-magia.